800 kilo kokaina atzeman dituzte Bilbon Paris-Dakarreko kamioi batean.
Eivissara eraman nahi zuten droga, Poliziaren arabera; operazio honekin lotuta bi lagun atxilotu dituzte Bilbon.Espainiako Poliziak 814 kilo kokaina konfiskatu zituen atzo Bilbon atzemandako kamioi batean. Ibilgailua Paris-Dakar rallyan parte hartzeko itxuratuta zegoen, eta droga kamioiko 32 hondo bikoitzetan gordeta topatu zuen Poliziak. Aurten Argentinan egin duten lehiaketa ezagun horretan ustez parte hartzeko prestatutako ibilgailua, guztiz eraldatua zuten ustezko droga salerosleek. Proba horretako logotipoekin eta publizitatearekin apainduta zegoen kamioia, eta lasterketakoparte-hartzaileei laguntzeko tailer-kamioi baten itxura osoa zuen.
Argentinako Polizia Federalaren laguntzarekin egin den operazio honetan, bi lagun atxilotu dituzte Bilbon. Biak portura kamioiaren bila joan zirenean atxilotu zituzten. Gainera, Bartzelonan eta Eivissan (Herrialde Katalanak) ustezko trafikatzaile sareko beste bost kide atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Informazio ofizialaren arabera, Mediterraneoko uhartera kokaina sartzen zuen sare garrantzitsueneko partaideak ziren atxilotuak.Drogaren helmuga Eivissa uhartea bera zela esan dute.
Nuestro dia
Hace 12 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario