lunes, 7 de junio de 2010

lunes, 24 de mayo de 2010

martes, 18 de mayo de 2010


Jose Antonio Aguirre

lunes, 3 de mayo de 2010

lunes, 26 de abril de 2010

Charles Darwin

Charles Darwin oso ezaguna da berak asmatu zuelako eboluzioaren teoria. Teoria horrek honela dio: edozein izaki bizidun beste izaki bizidun baten ondorengoa da. Darwinek munduari buelta eman zion, hainbat lekutan geldituz: Brasilen ohian tropikalak aztertu zituen, Argentinako Bahia Blancan dinosauroen fosilak aurkitu zituen, armadillo erraldoiak deiturikoak, Chileko Andeetan animalia itsastarren maskorrak aurkitu zituen, Galapagoetan txontak eta dordokak aztertu zituen eta azkenik Ingalaterrara iritsi baino lehen Australiako ugaztun martsupialak aztertu zituen.

martes, 13 de abril de 2010

Berria

800 kilo kokaina atzeman dituzte Bilbon Paris-Dakarreko kamioi batean.

Eivissara eraman nahi zuten droga, Poliziaren arabera; operazio honekin lotuta bi lagun atxilotu dituzte Bilbon.Espainiako Poliziak 814 kilo kokaina konfiskatu zituen atzo Bilbon atzemandako kamioi batean. Ibilgailua Paris-Dakar rallyan parte hartzeko itxuratuta zegoen, eta droga kamioiko 32 hondo bikoitzetan gordeta topatu zuen Poliziak. Aurten Argentinan egin duten lehiaketa ezagun horretan ustez parte hartzeko prestatutako ibilgailua, guztiz eraldatua zuten ustezko droga salerosleek. Proba horretako logotipoekin eta publizitatearekin apainduta zegoen kamioia, eta lasterketakoparte-hartzaileei laguntzeko tailer-kamioi baten itxura osoa zuen.

Argentinako Polizia Federalaren laguntzarekin egin den operazio honetan, bi lagun atxilotu dituzte Bilbon. Biak portura kamioiaren bila joan zirenean atxilotu zituzten. Gainera, Bartzelonan eta Eivissan (Herrialde Katalanak) ustezko trafikatzaile sareko beste bost kide atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Informazio ofizialaren arabera, Mediterraneoko uhartera kokaina sartzen zuen sare garrantzitsueneko partaideak ziren atxilotuak.Drogaren helmuga Eivissa uhartea bera zela esan dute.